PINTZEL MAGIKOA

Gracias a la traducción de Kontxi Urio Berasategi también podemos disfrutar de la lectura de El Pincel Mágico en Euskera. Gracias Kontxi ;-)

Los cuentos tradicionales encierran una gran sabiduría, tanto para los más pequeños como para los mayores. Comparto con vosotros algunos cuentos populares de distintos países del mundo que he recopilado.

PINTZEL MAGIKOA

 Captura de pantalla 2015-10-01 a la(s) 17.33.28

Duela denbora asko Txinako herri batean, Ma Liang izeneko mutiko bat bizi zen. Gogoko zuen biziki margolari izatea, baina hain pobre zen bere familia, ez zuela dirurik ezta pintzel bat erosteko ere.

Egun batean, herriko eskolaren aurretik pasa zenean, haurrak margotzen ari zirela ikusi zuen.

  • Mesedez, jauna – esan zion Ma Liang-ek irakasleari – izugarri gustatuko litzaidake margotzea, baina ez daukat pintzelik. Utziko al zenidake bat?

  • Utz gaitzazu pakean! – Oihukatu zion irakasleak – Eskale bat besterik ez zara! Alde hemendik!

  • Oso pobrea naiz, bai – esan zion Ma Liang-ek – bainan margotzen ikasiko dut.

Pintzelik ez bazuen ere, edozer gauza erabiltzen zuen mutikoak margotzeko. Egur bila joaten zenean, adar bat erabiltzen zuen lurrean txori bat margotzeko. Ibaira joaten zenean, uretan sartzen zuen eskua eta hatz bustiaz arrai bat margotzen zuen harkaitzen gainean. Batzutan ilinti puska bat ere erabiltzen zuen loreak eta animaliak edozein lekutan margotzeko.

Kontua da beti aurkitzen zuela Ma Liang-ek margotzeko moduren bat. Jendeak esaten zuen txoriak hegan egingo zuela eta arrainak igeri, hain errealak ziren bere margoak.

Ma Liang-ek gustuko zituen jendearen txaloak, bainan berak, egia esan, pintzela nahi zuen.

Gau batean, egun guztian gogor lan egin ondoren, loak hartu zuen Ma Liang. Ametsetan, gizon zahar bat ikusi zuen, bizarra txuria zuen eta aurpegia atsegina, eta zerbait zeraman eskuetan.

Tori – esan zion Ma Liang-i – Pintzel magiko bat da. Jakinduriaz erabil ezazu.

Ma Liang esnatu zenean, pintzel bat zeukan hatzetan. Oraindik ametsetan al nago? Galdetu zion bere buruari. Esnai zegoela jakiteko, jaiki egin zen eta txori bat margotu zuen. Eta hau bai ezusteko ederra! Bukatu zuenean, txoriak hegalak eragin eta hegan atera zen. Gero, hauntz bat margotu zuen eta azken pintzelada eman zionean, korrika atera zen hauntza baso aldera.

Egia da! Pintzela magikoa da! Esan zuen Ma-Liang-ek. Eta berehala joan zen korrika herrira bizilagunei berria kontatzera. Txundituta ikusten zuten bertakoek margotzen zuen guztia bizirik zegoela: jostailuak, jostatzeko ezer ez zeukaten haurrentzat; behiak eta tresnak, erosi ezin zituzten nekazari pobreentzat; janariz betetako platerrak, jateko ezer ez zutenentzat; eta modu berean zerbait behar zuten guztiekin.

Laister zabaldu ziren leku guztietan MaLiang-en berriak, eta, azkenean, enperadore diruzaleak ere izan zuen horien berri.

  • Ekar ezazue hona mutil hori eta bere pintzela! Agindu zuen.

Enperadorearen soldaduek Maliang aurkitu zuten eta jauregira eraman zuten. Behin pintzel magikoa harrapatu zutela, Maliang kartzelan sar zezaten agindu zuen Enperadoreak. Orduan, errege-margolariari deitu zion.

  • Har ezazu pintzel hori eta margo ezazu urrezko mendi bat – agindu zion.

Baina, errege-margolariak lana bukatu zuenean, urre guztia harri-koskor tontor batean bihurtu zen.

  • Dirudienez, haurrarekin ez bada, beste inorekin ez dabil pintzela. Ekar ezazue berriro hona! – esan zuen Enperadoreak.

Berriro eraman zuten Maliang Enperadorearengana.

  • Niretzat margotzen baduzu – esan zion Enperadoreak – nahi duzuna emango dizut: urrea eta zilarra, arropa dotorea, etxe berri bat eta gura duzun janari eta adina edari.

Maliang-ek ados egotearen itxura egin zuen.

  • Zer margotu behar dut? – Galdetu zion.

  • Margo ezazu zuhaitz bat, eta, hostien ordez, urrezko txanponak izan ditzan – esan zion enperadoreak diruzaletasunaz beterik.

MaLiang-ek pintzela hartu eta margotzen hasi zen. Olatu urdin asko margotu zituen, eta, bapatean, enperadoreak ozeano haundi baten aurrean ikusi zuen bere burua.

  • Ez duzu margotu esan dizudana! – oihukatu zuen enperadoreak.

Dena den, Maliang-ek ez zion kasurik egin eta margotzen jarraitu zuen. Ozeanoaren erdian uharte bat margotu zuen, eta uhartean, ostoen ordez urrezko txanponak zituen zuhaitz bat.

  • Bai, bai. Horrela hobe – esan zion enperadoreak – Orain, margo iadazu bizkor itsasontzi bat uhartera ailegatu ahal izateko.

Maliang-ek belaontzi haundi bat margotu zuen. Enperadorea belaontzira igo zen bere soldaduekin batera. Maliang-ek zenbait lerro margotu zituen eta haize leuna hasi zuen. Poliki-poliki itsasontzia uharteruntz mugitzen hasi zen.

  • Azkarrago! – oihukatzen zuen enperadoreak.

Maliang-ek margotu zuen orduan lerro kurbatu haundi bat, eta haizea hasi zuen.

  • Haize gehiago, haize gehiago! – oihukatu zuen enperadoreak.

Maliang-ek margotzen jarraitu zuen eta gero eta haundiagoak bihurtu ziren olatuak; intxaur-oskola balitz bezala mugitzen zen itsasontzia. Mila pusketatan puskatu zuten itsasontzia, hain haundiak ziren olatuak. Enperadorea eta bere soldaduak uhartera heldu ziren, bainan ez ziren sekula jauregira itzuli.

Horrela kendu zien Maliang-ek bere herrikoei enperadore diruzalearen tirania; eta, hemendik aurrera, herriz-herri joan zen, bere pintzela erabiliz, beharra zuten pertsona guztiei laguntza ematera.

Gaztetxoentzako gogoetak

Maixuak haurra gutxietsi zuen pobrea zelako. Sentitu al duzu sekula zure burua gutxietsita?: futbolean trebetasun gutxi daukazulako, gainerakoen zaletasun berdinak ez dituzulako, etnia ezberdinekoa zarelako, etab…? Zer sentitu duzu une horietan? Amorrua, tristura, haserrea?

Sentimentu horiek guztiak normalak dira, baina, entzun ezazu zer esan zuen Nelson Mandelak, Hego Afrikako lehendakari ohia, galdetu ziotenean nola lortu zuen gorrotoa ez sentitzea, gartzelan urte asko pasa ondoren pertsona guztientzat eskubide guztiak defendatzeagatik:

Samintasunak guri besterik ez dio beste inori min egiten; gorrotatzen baduzu, zure arima eta bihotza ematen ari zatzaizkio pertsona horri. Ez ezazu oparitu ez bata, ez bestea, biak oso baliotsuak baitira.

Zaharragoentzako gogoetak

Amets bat badaukazu, ilusio bat, nahi sakon bat… joan zaitez bere atzetik.

Oraindik ez badakizu zein den zure grina edo trebetasuna, egin ezaiozu galdera bat zure buruari: Munduko denbora eta diru guztia izango banu, zer egingo nuke?

Denok etortzen gara mundura helburu bat betetzeko. Aurreko galderaren erantzunak zure bizitzaren helburuari erantzuten dio.

Helburua lortu nahi baduzu, jator erabil itzazu zure trebetasunak. Gainerakoa ondorio bezala etorriko zaizu, Maliang-i gertatu zitzaion bezala.

Txinako Herri Errepublika

Captura de pantalla 2015-10-01 a la(s) 17.50.06

Txina Asiako ekialdean dago eta munduko herrialde jendetsuena da: 1.300 milioi biztanle baino gehiago bizi dira bertan. Milaka urteko kultura dauka eta bertakoak dira asmakari bikain asko: bolbora, imprenta, iparorratza, tinta, papera, abakoa, portzelana eta kometak, beste batzuren artean.

Bere monumentu garrantzitsuenen artean Txinako Harresi Handia dago, sei mila kilometro baino gehiago ditu, eta, 1987.an, H.Z.K.N.B.E.-k *gizon-emakume guztien ondare deklaratu zuen. Iparraldeko zaldunek txinatar inperioraren lurrak inbadi zitzaten saihestea zen horma izugarri haren helburua.

Txinak animalien aniztasun handia dauka eta bertakoa da panda hartza.

Munduko bigarren potentzia ekonomikoa da gaur egun.

 

 Adaptación: Marga Muñiz Aguilar

Traducción: Kontxi Urio Berasatagi

Related Posts

Leave A Comment